Orri nagusia
PREST proiektua

Profesionalen berariazko komunikazio-gaitasunaren garapenari etengabe laguntzeko baliabide telematikoa

http://www.ehu.es/euskalfilologia/
Euskal Filologia
EHUko Euskal Filologia sailari atxikitako irakaskuntzaren bereizgarria da hizkuntza-prestakuntza eskaintzea mota guztietako titulazioetako ikasleei (hizkuntzalariak edo filologoak izango ez direnei bereziki) beren alor profesionalean aritzeko.

Espero izatekoa denez, sailaren ikerketa-ildo nagusia da, hain zuzen ere, espezialitateko diskurtsoekin eta terminologiarekin lotutakoa. EHUren ia ikastetxe guztietan atxikita dago Euskal Filologia saileko irakasleren bat, eta titulazio gehienetan eskaintzen ditugu euskarazko irakasgaiak. Gure eginkizun nagusia hauxe da: euskararen normalizazio prozesuari laguntzea, ikasle euskaldunak euskara teknikoan jantziz.

ImageAzken urte hauetan, haatik, beste premia batzuk hasi gara antzematen. Izan ere, hausnarketa-prozesu baten atarian gaude une honetan. Prozesu horrek etorkizuneko ildo estrategikoak zehaztera eraman behar gintuzke; beti ere, geurearen moduko erakunde batek gaur egungo gizartean dituen eginkizunak gogoan. Horretara dator, hain zuzen, PREST egitasmoa: gure zereginaren norabidea aztertu, eta etorkizunari begirako erabakiak hartzen laguntzera. 

 
© 2010 www.euskaraztrebatzen.org
Joomla! is Free Software released under the GNU/GPL License.