Orri nagusia arrow Albisteak
Albisteak
PREST proiektua XXXVII Simposio Internacional de la SEL biltzarrean Inprimatu

 

Abenduaren 17tik 20ra bitartean Sociedad Española de Lingüística-SELek antolatutako XXXVII simposioa egingo da Nafarroako Unibertsitatean. Biltzar horretan PREST proiektuaren berri emango duen komunikazioa egingo du Joseba Ezeizak, egitasmoaren zuzendariak. Hauxe da komunikazioaren izenburua:

Las competencias comunicativo-lingüísticas de tipo disciplinar. Perfiles profesionales y recursos para su desarrollo en el nuevo EEES.

Hitzaldiaren edukiak eta materialak web-atari honetan bertan eskegiko ditugu. Biltzarraren programa osoa eta akta guztiak helbide honetan aurkituko dituzue:

http://www.unav.es/linguis/simposiosel/

 

 


 
PREST proiektua Granadako Kalitatearen Ebaluaziorako Foroan Inprimatu

 

Urriaren 22tik 26ra bitarteanForo sobre Evaluación de la calidad de la Educación Superior y de la Investigación izeneko biltzarraren IV. ekitaldia egin da Granadako Unibertsitatean. Aktak hementxe dituzue eskuragarri pdf formatuan.

Biltzar horretan saileko lau kidek komunikazio bat aurkeztu dute PREST egitasmoaren emaitzetako batzuk unibertsitateko komunitate zabalera hedatzen hasteko. Hona hemen komunikazioaren izenburua:

Las competencias comunicativo-lingüísticas de tipo displinar. perfiles profesionales y recursos para su desarrollo en el nuevo EEES.

Hitzaldiaren edukiak eta materialak web-atari honetan bertan aurkituko dituzue, txostenak eskegitzeko dugun atalean.

  


 
Eusko Jaurlaritzak Dokumentu Biltegia izeneko egitasmoa babestuko du Inprimatu

Egitasmo honen helburua da aplikazio informatiko bat garatzea, aukera emango duena dokumentu akademiko eta profesionalen biltegiak egiteko. Biltegi horiek nork bere ordenagailuan administratu ahal izango ditu; baina, baita web orrien bidez ere.

 

Egitasmo honetan Adur Software Productions, S Koop eta EHUko Filologia Saila arituko dira elkarlean. Lehenengoak web, aplikatibo eta garapen teknologikoen ardura izango du. Bigarrenak, berriz, analisiaren eta edukiaren ardura izango du; baita erabiltzaileentzako eskuliburua idaztekoa ere. Lankidetza hau ASP eta EHUren arteko hitzarmen baten bidez xedatu da. Egitasmoaren arduraduna Joseba Ezeiza irakaslea izango da.

Egitasmoak 35000 euroko aurrekontua du. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, 7700 euro esleitu dizkio IKT 2007 deialdiaren bidez. Beste erakunde eta deialdi batzuen laguntza ere espero da. Produktu honen lehen bertsioa 2007ko abenduan izango da eskuragarri.

 http://www.adur.com/aspeusk.htm

 

 


 
EHUren Euskara Institutuak diruz lagunduko du PREST egitasmoaren lehen argitalpena Inprimatu

EHUren Euskara Institutuak diruz lagunduko du PREST egitasmoaren lehen argitalpena:

PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua

Argitalpen didaktiko honetan testuinguru akademikoan funtsezkoak diren komunikazio-jarduera hauek hartuko dira langai: espezialitateko testuen ulermena eta interpretazioa; lan akademikoen idazkuntza (artikuluak, laburpenak, txostenak...), komunikazio profesionaleko testuen idazkuntza (gutunak, posta elektronikoak, jakinarazpenak..), zabalkunde-testuen idazkuntza (hedabideetan, irakaskuntzan, etab.), eta jendaurreko ahozko agerpenak (hitzaldiak, ikerketen aurkezpenak, debateak, etab.).

Liburua 2007-2008 ikasturtean zehar osatuko da, Euskara Institutuarekin lankidetzan. Lan honen ardura PREST taldeko kide hauena izango da: Joseba Ezeiza (koord.), Agurtzane Elordui, Igone Zabala, Izaskun Aldezabal eta Kristina Elosegi.



 
PREST egitasmoak GFA eta EHUren babesa izango du Inprimatu

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUren Gipuzkoako Errektoreordetzak onespena eman diote PREST egitasmoari "bizitza osoko ikasketa eta ekintzailetasunaren sustapen arloetan I+G+B proiektuak babesteko" deialdian.

Erakundeok 4.500 euroko diru-laguntza eman diote PREST egitasmoari web orria egiteko, baliabide telematikoen diseinu pilotoa egiteko, etab.

PREST taldeak eskerrak eman nahi dizkie bi erakunde hauei proiektuari emandako babesagatik.

 

http://www.gipuzkoa.net/
Berrikuntzara eta Jakintzaren Gizartea

http://www.gipuzkoa.ehu.es/
Gipuzkoako Campusa
 

 

 

 

 


 
© 2010 www.euskaraztrebatzen.org
Joomla! is Free Software released under the GNU/GPL License.