|
Ametzagaina taldea PREST egitasmoari atxiki zaio |
|
|
Ametzagaina AIE, irabazi asmorik gabeko taldea PREST egitasmoari atxiki zaio. Ametzagaina taldea gizarte ekonomiaren esparruan ari diren hiru enpresak osatzen dute: Adur software Productions (ASP), Komunikazio Biziagoa eta Antza. Talde honek urte luzeak daramatza teknologia berrien inguruko ikerketa eta garapeneko egitasmoak sustatzen eta lantzen. Ametzagaina taldeak bere esperientzia eta ahalbideak eskainiko dizkio PREST egitasmoari, beharren arabera, web-orria edukiz eta baliabide egokiz hornitzen joateko. PREST taldeak, bere aldetik, Ametzagainari aholkularitza eskainiko dio hizkuntzen irakaskuntzarako produktu eta zerbitzu hainbaten garapenerako. Seguru gaude elkarlan hau emankorra izango dela talde bientzat. 
|