| Eusko Jaurlaritzak Dokumentu Biltegia izeneko egitasmoa babestuko du |
|
Egitasmo honen helburua da aplikazio informatiko bat garatzea, aukera emango duena dokumentu akademiko eta profesionalen biltegiak egiteko. Biltegi horiek nork bere ordenagailuan administratu ahal izango ditu; baina, baita web orrien bidez ere.
Egitasmo honetan Adur Software Productions, S Koop eta EHUko Filologia Saila arituko dira elkarlean. Lehenengoak web, aplikatibo eta garapen teknologikoen ardura izango du. Bigarrenak, berriz, analisiaren eta edukiaren ardura izango du; baita erabiltzaileentzako eskuliburua idaztekoa ere. Lankidetza hau ASP eta EHUren arteko hitzarmen baten bidez xedatu da. Egitasmoaren arduraduna Joseba Ezeiza irakaslea izango da. Egitasmoak 35000 euroko aurrekontua du. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, 7700 euro esleitu dizkio IKT 2007 deialdiaren bidez. Beste erakunde eta deialdi batzuen laguntza ere espero da. Produktu honen lehen bertsioa 2007ko abenduan izango da eskuragarri.
|