| PREST proiektua Granadako Kalitatearen Ebaluaziorako Foroan |
|
Urriaren 22tik 26ra bitarteanForo sobre Evaluación de la calidad de la Educación Superior y de la Investigación izeneko biltzarraren IV. ekitaldia egin da Granadako Unibertsitatean. Aktak hementxe dituzue eskuragarri pdf formatuan. Biltzar horretan saileko lau kidek komunikazio bat aurkeztu dute PREST egitasmoaren emaitzetako batzuk unibertsitateko komunitate zabalera hedatzen hasteko. Hona hemen komunikazioaren izenburua: Las competencias comunicativo-lingüísticas de tipo displinar. perfiles profesionales y recursos para su desarrollo en el nuevo EEES. Hitzaldiaren edukiak eta materialak web-atari honetan bertan aurkituko dituzue, txostenak eskegitzeko dugun atalean.
|